Autor: Alfredo Sanzol
Traducción: Harkaitz Cano
Oliverrek bizimodua aldatu nahi du. Lan-elkarrizketa batean, bere nagusi izango denak onddo haluzinogeno batzuk eskainiko dizkio. Hala, Oliver hasiko da ikusten etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo geldituko dela, edota bezero batek mugikorrarekin burukadak ematen grabatuko duela. Oliverrek nahiko du bezeroak bideoa mugikorretik borratzea; bezeroak ez, ordea. Bi burugogorren borrokatik sortu da duintasuna eta bizitzaren zentzua bilatzeari buruzko istorio hau. Iniziazioko bidaia honek Afrikara eramango gaitu, elefante arrosetara, maitasunera, obsesiora, bizileku-bortxatzeetara, ehizako eskopetetara, alkoholera, traiziora, lapurtutako ametsetara eta bizitzako ura ematen duten iturburuetara.