Estrenos

Maskarada Taldeak ‘A ze parea!’ antzezlana estreinatuko du

Bi neska eta bi mutil, lauren artean sortzen diren sei bikoteak eta elkarbizitzak eragiten dituen gorabeherak dira Maskarada konpainiak ekoiztutako A ze parea! ikuskizun umore-tsuaren ardatz nagusiak. Manuel Hidalgo idazlearen liburua oinarri duela, Karlos Panerak egindako egokitzapenak “bikote heterosexualak, homosexualak, gazteak edo zaharrak, hau da, elkar bizitzak etxean sortzen ditun ohiko eztabaidak” isladatzen ditu zuzendariaren esanetan. A ze parea! ikuskizunean zehar, eguneroko bizitzak eragiten dituen arazotxoak aurpegiratzen dizkio protagonista batek besteari, “komuneko papera ez duzula aldatzen”, “zaborra ez duzula bajatzen”, “momentu honetan ez dut jeisteko gogorik” edo “komuneko tapa beti goian uzten duzula”, alegia. Zuzendariaren esanetan “beti gertatutakoa eta beti gertatuko dena” azalarazten du Hidalgok asmatutako testuak.
Agerraldian azaltzen diren egoera guztiak hiru gunetan gertatzen dira; egongela, komuna eta logelan alegia. Lehenengoan oporraldiei, teknologi berriko aparagailuen funtzionamenduaz edo tabakoa erretzeari edo ez erretzeari buruz mintzatzen badira, bigarrenean komunean propio sortzen diren arazoen inguruan dira solasaldiak eta hirugarrenean, sofa deskonposatu ondoren espazio desberdina sortzen da eta bertan, bikoteek, gaueko gauzei buruz hitz egiten dute. Ekoizpenean egongela eta logela espazio generikoak direnez, Hidalgoren izenburu originalean aipatzen den ‘sofa’ hori, bikoteen arteko eztabaidak burutzeko erabiltzeaz gain, ohe bihurtzen da. Informazio0 gehiago ARTEZ Aldizkarian.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba