En cartel

Mikel Urdangarinek ‘Anek idatzi dit zutaz’ diska aurkeztuko du Arriaga Antzokian

Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarrak Arriaga Antzokiko urteko lehen kontzertua protagonizatuko du hilaren 18an, ostirala. Kantari euskaldunak Anek idatzi dit zutaz izena duen bere azken laneko abestiak aurkeztuko ditu arratsaldeko 8etatik aurrera. CD berriak karga instrumental handia dauka, eta nobedade ugariz beteta dago. Bere diskografiako bederatzigarren lanean, abesti bihurtutako bizipenak lehen, bigarren eta hirugarren pertsonan kontatzen ditu. Abesti horiek erabat garbiak dira, eta jatorri tradizionaleko herri-folklore nabarmena antzematen zaie. Mikel Urdangarin ez da bakarrik igoko agertokira, bere taldeko bost musikariak izango ditu lagun, eta, abeslariaren gitarra barne, guztira zazpi instrumentu batuko dituzte. Rafa Ruedaren gitarra elektrikoak eta mandolinak, Bingen Mendizabal eta Nika Bitchiashvili-ren biolinek, Saihela-ren bateriak eta Koldo Uriarte-ren teklatuek eta ahotsak Mikel Urdangarinen gitarra eta ahotsarekin egingo dute bat, kantariak Arriaga Antzokian emango duen bere hirugarren emanaldian.
Zornotzan jaio zen 1971n, eta Arriagara dator musikaren munduan hamar urte luze igaro ondoren. Horrek bere abesti berriei heldutasun-kutsua aitortzen die, zeina euskal musikako ahots pertsonalenetakoaren jarraitzaileentzat ez den oharkabean igaroko. Anek idatzi dit zutaz laneko 13 kanta berriak, Urdangarinen lanetan izan ohi denez, barne begiradetan daude inspiratuta, eta toki, herrialde eta izen berezien aipamenez josita daude. Gauzak horrela, Sebastian esnedunaren istorioa kantatzen digu, Norvegiara emigratu zuen bere lagun batena edota auzo txiki bateko jaieitaz.
Azken diskoa bereak diren konposizio gutxien dituenetakoa da. Hain zuzen ere, Zornotzako koblakariak bere azken lanak biltzen dituen13 kantuetatik 4tan sinatzen ditu musika eta hitzak. Besteetan honako konpositore hauen lankidetza izan du: Unai Iturriaga, Kirmen Uribe, Jon Maia, Igor Elorza, Sustrai Kolina, Xabier Amuriza eta Iñaki Aurrekoetxea.
Anek idatzi dit zutaz diskoak bere lehendabiziko lanak diren Haitzetan eta Badira hiru aste bezalako diskoei jarraitzen die, eta baita Espilue berritzaileari ere, zeina Arriaga Antzokian aurkeztu zuen, eta haren bidez publiko handiarengana jauzi egin zuen.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba