El Chivato

Pok Produkzioak irabazi du II. Korrika-AEK beka

Pok Produkzioak ekoiztetxeak aurkeztutako Euskararen zazpi bekatuak lortu du aurtengo Korrik-AEK beka eta Antzerkiola Imaginarioren Ezequiel testuari akzesita eman dio lehiaketaren epaimahaiak Pascal Gagne, Olatz Beobide eta Kris Barkok osatzen duten Pok Produkzioak lortu du Korrika-AEK bekaren bigarren lehiaketako saria, Aizpea Goenagak idatzitako Euskararen zazpi bekatuak deituriko komediarekin. Aurkeztutako hamar egitasmoen artean lan hau aukeratu badu epaimahaiak, Antzerkiola Imaginarioko Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta Sagarroik idatzitako Ezequiel obrak akzesita lortu du.

Euskararen zazpi bekatuak idazlanak Bibliako zazpi bekatuak euskal munduko egoera desberdinetan nola gauzatzen diren agertzen du zazpi esketxez baliatuz, irudien bitartez egoera horien arteko loturak eginez. Irudi horietan euskarari buruz ikastoletako haurrei egindako galdera batzuen erantzunak erakutsiko omen dira. Ezequiel, berriz, abanguardiako antzezlan moduan definitu zuten epaimahaikoek. «Rock musika eta antzerkia nahasten ditu. Rock talde bat dago, beraz, agertokian, eta haien aurrean aktoreak agertuko dira Marcel Mariscalen eleberri batekiko testuen bidez egoera dramatiko batzuk lantzeko».

Epaimahaikoaren izenean emandako azalpenak Eneko Olasagastik eman zituen eta berak aurreratu zuenez, Ainhoa Aierbe, Niko Lizeaga eta Mikel Martinez antzezleak eszenaratuko dute saritutako lana, zuzendaria Olatz Beobide izango delarik. Euskararen zazpi bekatuak aukeratzerako arrazoiak «alde batetik, kalitate handiko lana dela eta arrakastatsua izango dela aurreikusten dugu. Egitasmoaren planteamendua erakargarria eta maila handikoa da» Olasagastiren esanetan.

AEKko koordinatzaile nagusia den Joxe Leon Otañok azpimarratu zutenez «bekaren helburu nagusia Korrika Kulturalean ikuskizun berriak plazaratzea da, eta, bidenabar, euskal sortzaileei bultzada ematea. Gure ustez, saritu dugun egitasmoak euskal kulturari ekarpen garrantzitsuak ekarriko dizkio, baina aldi berean euskal ikusleen artean sona lortuko duelakoan gaude», esan zuen Otañok.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba