Hegazkin guztiak galtzen zituen emakumea

9,00 IVA incluido

PREMI BORN DE TEATRE 2009

Autor: Josep Maria Miró
Traducción: Iñaki Ziarrusta

Bere etxera eramango duen hegazkina hartzeko ordu gutxi gelditzen direla, Sara Tropikoko uharte baten hiriburuko kolonial estiliko etxe zahar baten atarian jesartzen da, bere enpresa horra bidali baitu lan egitera. Sara Turista profesionala da, hotelez hotel eta jantokiz jantoki dabilena Lehenengo Munduko Turismo enpresentzat eta aseguru-etxeentzat txostenak idazteko.Alboan maleta bi ditu:batean bere ekipajea dago, bestean etxe horretatik, antza abandonatuta, hartu dituen objektu pertsonal batzuk, uharte hartan argitu gabeko egoeran hil zen bere senarraren objektuak hain zuzen ere. Sara, bere senarrak egin zituen argazki batzuk ikusi eta gero, itsu paratu da bat-batean. Berarengana uharte Tropikal horretako emakume bat eta gizon bat hurbiltzen zaizkio zalantzazko asmo susmagarriekin.

DESCUENTO PARA LOS SUSCRIPTORES.
Introduce tus datos de acceso AQUÍ

JOSEP MARIA MIRÓ
(Prats de Lluçanès, 1977)

Honako antzezlanen egilea: Restos del fulgor nocturno (2021), La majordoma (2020), El cos més bonic que s’haurà trobat mai en aquest lloc (2020, Born XLV saria), L’habitació blanca (2020), Temps salvatge (2017, Max XXII saria), Olvidémonos de ser turistas (2017), Cúbit (2016), La travessia (2015, Frederic Roda II saria), Obac (2014), Estripar la terra (2013, Autor Exprés saria–SGAE Fundazioa), Fum (2012), Nerium Park (2012, Jaume Vidal i Alcover saria eta Quim Masó VII saria), El Principi d’Arquimedes (2011, Born XXXVI saria), Gang Bang -Obert fins a l’hora de l’Àngelus- (2010-11, T6 Proiektua– Teatre Nacional de Catalunya), La dona que perdia tots els avions (2009, Born XXXIV saria) eta honakoak antzerkirako prestatu eta egokitu ditu: Els homes i els dies (2021-22), L’amic retrobat (2019), Neus Català (2015), besteak beste. Haren lanak hogei hizkuntz baino gehiagotara itzuli dira eta munduan zehar ehun estreinaldi baino gehiago izan dituzte. Egileak berak bere testuetako batzuk zuzendu ditu eta baita beste zenbait antzerkigileren lan batzuk ere, hala nola Lluïsa Cunilléren El carrer Franklin.

Peso 0,35 kg
Dimensiones 13 × 21 cm
ISBN

84-937830-0-5

Páginas

88

También te recomendamos…

Botón volver arriba