Herio heroi / Arra. Arraroa

9,00 IVA incluido

Autor: Oier Guillan

  • Herio heroi
  • Arra. Arraroa

Herio heroi-ren hastapenean absurduaren teatroaren ideia egon zen. Orain arte absurduak hizkuntza aldetik elkarrizketak sortzeko orduan sentitu izan ditudan mugak gainditzeko eta nire alde erabiltzeko tresna baliagarria iruditu zait. Euskarara ekartzen (gutxietan ‘sortzen’) diren antzezlan gehienenetan sumatzen ahal den hizkuntzaren artifizialtasun arrotza muturrera eramaten lagundu dit horrek, hizkuntza aldetik espresio propiorako eredu baliagarrien bila hasitako bilaketa oraindik amaitu gabean.
Arra. Arraroa.k behar bikoitz bati erantzunez sortutako lana da. Batetik aspaldian kezka eragin didan gai baten inguruan hasi nintzen lanean: zer den gizona izatea, eta horren inguruan gizonezkook sentitu izan ditugun presioak. Jakin badakit jende asko dabilela honen inguruko gogoeta sozializatzen; erreferentzia horiek interesgarriak iruditzen zaizkidan arren senari jarraitu diot oraingoan ere, ez naiz saiatu gaia arrazionalki lantzen. Bestetik lan honen estetika poesia eta teatroaren arteko harremanean sakontzearen ildotik doa. Testuaren forma bera poesiaren estetikara eraman dut, tonuak batzuetan poesiatik hartzen du batez ere, besteetan teatrotik zentzu hertsi batean.

DESCUENTO PARA LOS SUSCRIPTORES.
Introduce tus datos de acceso AQUÍ
Categoría: Etiqueta:

OIER GUILLAN
(Donostia, 1975)

Euskal idazle, kazetari eta antzerkigilea da. Oreretako Mikelazulo taldeko kidea izan zen. 2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, haiekin taularatu ditu Poza, Zertarako Hegoak, Su izan nahi, Salto, eta Hura ez da lekua bezalako lanak.
Dejabu, Anakrusa eta Rouge Elea taldeen kolaboratzailea ere izan da.
Gabrielen lekua (2013) eta Nola belztu behar zuria (2014) proiektuetan parte hartu du.

Peso 0,4 kg
Dimensiones 13 × 21 cm
ISBN

84-937830-1-3

Páginas

96

También te recomendamos…

Botón volver arriba