Festivales

Zortzi antzezlan Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketetan

Azpeitian Euskal Antzerki Topaketen XXII. edizioa azaroko lau astebukaeretara luzatuko da. Orotara ume, gazte zein nagusiei zuzendutako euskarazko zortzi antzezlan ikusgai egongo dira Soreasu Aretoan, beti ere talde amateurren proposamenei arreta berezia jarriz hauen artean zenbait estreinaldi tartekatuko direlarik. Besteak beste, Azpeitiako antzezleez soilik osatutako ikuskizun berezia. Talde profesionalei dagokienez, Euskal antzerkigintzan ezagunak diren Kanpingags, Kukubiltxo, Hika eta Biharen azken lanak izango dira ikusgai. Euskal Antzerki Topaketak, orohar, euskaraz eginiko antzezlanen eraskuslehio bilakatu dira orain hogeitabi urte aurreneko edizioari ekin ziotenetik. Bertatik pasa dira euskal konpainia profesional garrantzitsuenak, halaber, antzerki amateurrak txoko berezia izan du beti eta aurtengoan ere Deba, Lezo eta Azpeitia bertatik etorritako taldeen emanaldiak izango dira ikusgai.

Informazio gehiago ARTEZ Aldizkarian.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba