El Chivato

Abierta la inscripción del ArteDrama Euskal Laborategia ADEL17

ADEL17ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) volverá a celebrarse este año en Aulesti (Bizkaia) durante la Semana de Pascua (17 al 22 de abril). Se trata de un punto de encuentro para todos aquellos que trabajan las artes escénicas en euskera. Esta experiencia en forma de laboratorio ofrecerá diferentes talleres, todos ellos en euskera, impartidos por cinco profesores diferentes: Ander Lipus, Amancay Gaztañaga, Pablo Ibarluzea, Garazi Lopez de Armentia y Unai Lopez de Armentia.

 

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

Euskar Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 5 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 400€koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

IKASTAROAK ADEL 17

ANDER LIPUS (Tresnak. 8 orduko ikastaroa).

Ikastaroan zehar gorputz eta ahots ariketak egingo ditugu, aktorearentzako teknika ezberdinen ezagutzan sakonduz. Arnasa, oreka, indarra, adierazpena, espazioa eta jauzia bezalako kodigoekin interpretazioaren munduan murgilduko gara. Aktorearen joko organikoa bilatzen jolastuko dugu ikastaro trinkoan.

AMANCAY GAZTAÑAGA (Erraiak eta arrazoia josten. 8 orduko ikastaroa).

Nola lortu gure gorputza eta gure buruaren arteko elkarlana? Zer egin gure gorputzak inpultsoa horren garbi duenean eta ahoa ireki eta gure hitzak berarekin bat ez datozela ikustean? Testua buruan dugu askotan, pertsonaiaren esentzia berriz gure barren barrenean sentitu dezakegu eta ala ere zein zaila egiten den bi mundu horiek lotzea.

Michael Chejov eta William Layton-en teknikak jorratuko ditugu ikastaro honetan. Lehenik testu bat ondo barneratu ahal izateko argibide batzuk emango dizkizuet eta gero hori gure gorputzera ekartzen ikasiko dugu gorputz ariketen bitartez. Jolastuz egia aurkitzen saiatuko gara. Pertsonaiaren egia.

PABLO IBARLUZEA (Clown: barregarria izateaz gozatu. 8 orduko ikastaroa).

Ikastaroaren helburua bakoitzak barruan daraman eta besteei barrea eragiten dien tentel hori aurkitzea da, inprobisazio ariketen bitartez. Aurkitu ondoren, tentel horretaz harro egotea lortu behar da, tentel hori beste batzuen aurrean erakusteaz gozatzea eta elementu teknikoen laguntzaz ikuskizunak prestatzen ikastea. Ikastaroa hiru partetan banatzen da: gorputza aktibatzeko gorputzaren beroketa orokor saioa, eta konplizitate jolasak. Horren ondoren Clown teknikak ikasteko atala egongo da eta, amaitzeko, inprobisazioa, Clown-aren egoeran zentratua.

GARAZI LOPEZ DE ARMENTIA ETA UNAI LOPEZ DE ARMENTIA (Antzerki ensemble. 24 orduko ikastaroa).

Dantza eta antzerkia elkartzen diren munduan murgilduko gara antzezle artisauari ikerketa sakon eta zintzo batera eramanez.

Lanaren oinarria taldea izanik, kideen entzumen sentsoriala eta sentsitiboa barrurantz eta kanporantz finduko da. Neutraltasunetik abiatuta, adierazkortasun irudimentsu eta zehatza lortuko dugu, gure buruaren eta gorputzaren arteko komunikazio psikofisikoa eta norberak duen naturaltasun intuitiboa indartzeko.

ADEL 2017 Txostena

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba