El Chivato

Aulesti acogerá una nueva edición del ArteDrama Euskal Laborategia

ADEL 18 abre el plazo de inscripción para participar en su XIII edición, que tendrá lugar del 2 al 7 de abril en Aulesti (Bizkaia). Se trata de un punto de encuentro para todas aquellas personas que trabajan las artes escénicas en euskera. Esta experiencia en forma de laboratorio ofrecerá seis talleres de ocho horas impartidos por Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan y Javier Barandiaran, Pako Revueltas, Iraitz Lizarraga y Mizel Théret.

 

IKASTAROAK ADEL 18

ANDER LIPUS

(Aktorearen dantza. 8 orduko ikastaroa)

Talde-lana eta aktorearen autonomia izango dira tailer honek jarraituko dituen ildoak. Ikastaroan zehar gorputz eta ahots ariketak egingo ditugu, aktorearentzako teknika ezberdinen ezagutzan sakonduz. Arnasa, oreka, indarra, adierazpena, espazioa eta jauzia bezalako kodigoekin interpretazioaren munduan murgilduko gara. Aktorearen joko organikoa bilatzen jolastuko dugu ikastaroan; aktorearen dantza mekanikoa eta poetikoa.
 
AIORA SEDANO

(Hemen eta orain. 8 orduko ikastaroa)

Batzuetan, ondo jokatzeko, pentsamendua baztertu behar da.

Kontzentrazioa, taldea, komunikazioa… jolasa.

Barnean daramagun epailea alde batera uzten saiatuko gara eta huts egiteak onartzen. Antena prest hemen eta orain gertatzen ari denari erne.
 
OIER GUILLAN BERMUDEZ ETA JAVIER BARANDIARAN

(Tartean dauden gorputzak. 8 orduko ikastaroa)

Gorputza eta buruaren artean, definizioa eta indefinizioaren artean, profesionala eta amateurraren artean, kalitatea eta probokazioaren artean, egia eta fikzioaren artean, eszenatokia eta publikoaren artean, aktorea eta pertsonaiaren artean, pertsonaia eta pertsonaren artean, teatroa dena eta ez denaren artean dagoena ere bada teatroa.

Norberak idatzitako testu laburretatik eta material autobiografikoetatik abiatuta, irudi fisiko poetikoen sorkuntza praktikatuko dugu. Horretarako, performanceari loturiko imaginarioa, idazkuntza kolektiboa eta poesia bisualaren elementuak erabiliko ditugu, aktore-sortzailearen baliabideetan sakontzeko xedez.
 
PAKO REVUELTAS

(Organizitatea eszenan. Testuekin jolasean. 8 orduko ikastaroa)

Ordu hauetan, testu batzuekin jolasten saiatuko gara. Testu bat eszenaratzen dugunean hainbat aukera topatzen ditugu gure aurrean. Hemen organizitatea bilatzen hasiko gara gu garen pertsonatik, gero jolasaren bitartez gauza oso ezberdinak egiteko.
 
IRAITZ LIZARRAGA

(Desoreka. 8 orduko ikastaroa)

Gorputza aktorearen oinarrizko lan tresna izanik,  berau eszenan bizirik agertzeko estrategien bilaketan arituko gara laborategi formatuan planteaturiko ikastaro honetan. Decroux (mimo garaikidea) eta Labanek (Dantza eta mugimenduaren analisia) planteaturiko ariketez baliatuta, nork bere bidea burutuko du antzerki antropologiaren terminotan gorputz pre-espresibo batera heldu ahal izateko.

Ikastaroaren helburua aktoreari lanabesak eskaintzea eta frogatzeko aukerak ematea da, estrategia propioak erraztea eszena gainean egin beharreko lanari ekiteko; laborategi formatuak ikerketa eta esperimentaziorako askatasuna emango digu eta, nola ez, lorpenak eta ondorioak partekatzekoa ere. Desorekatik abiatuz gorputzak dantzan ipiniko ditugu, oreka ezaren plazerra eta arriskutik abiatuta adierazpenera iritsi ahal izateko.
 
MIZEL THÉRET

(Bakarrik dantzatzea, bakarrik sentitu gabe. 8 orduko ikastaroa)

Ikastaroan zehar, mugimendu edo keinu gutxiko dantza bat arakatuko dugu, barne dantza  bat, minimalista, denbora geldo batez zeharkaturik, non bakoitza autorea izanen den.

Hasteko, beroketa bat eginen dugu, gorputza eskuragarriago eta harkorrago izan dadin.

Gero inprobisazio gidatu batzuen bitartez, agindu zehatz batzuen bitartez, “material koregrafiko” amankomun bat bilduko dugu; mugimendu bilduma amankomun horrekin, “bakarkako dantzak” (= Soli) idatziko ditugu.

“Bakarkako dantza” hoiek taldeka emanak izanen dira, eta baita banaka ere.

Ikastaroaren helburuak hauek dira:

– bakarrik dantzatzea, bakarrik sentitu gabe.

– norberaren libertate propioa aurkitzea, denentzat agindu berdintsuetatik abiatuta.

ADEL 2018

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba