El Chivato

Iduzkilore ikusgarria lau aldiz taularatuko dute Lapurdin eta Zuberoan

Lapurdiko Senperen (11n) eta Uztaritzen (13an) eszenaratu ondoren, Iduzkilore ikuskizunaren beste lau agerraldi iragartzen dira ekainerako Izpuran, Ziburun, Alozen eta Hazparnen. Ikuskizunak 1609ko ekainaren 27an izan zen gertakizun lazgarriak gogoratu nahi ditu.

Iduzkilore ikuskizunak Joseba Aurkenerena eta Peio Chipik idatzitako obra hartzen du abiapuntu, moldatzailea Mixel Jorajuria eta Manex Fuchs izan direla, azken hau zuzendaritzaz ere arduratu dela. Obrak Henri IV.ren erreinupean kokatzen ikuslegoa. 1609ko ekainaren 27a da eta karrozak Bordeletik Baionarako bidean dira. Bordeleko legebiltzarreko batzordeko kideak, Henri IVren aginduz, Lapurdira abian dira beldurra eta heriotza zabaltzera. Bertzeak bertze, hor dira Bordeleko legebiltzarreko presidente den Espagnet eta, bere lana halako grinarekin egiteagatik ospetsu bilakatu zen Pierre de Lancre, bere kontseilaria.

Iduzkilore ikuskizuna Maialen Fauthoux, Maider Beheran, Bernadette Luro, Kattin Mendiboure, Lierni Elorza, Jean Mixel Bereau, Xalbat Dagueressar, Mizel Jorajuria, Peio Berhocoirigoin, Mixel Sarratia, Robert Duhalde, Michel Brust eta Christian Senné jartze dute oholtza gainean.

Senpere eta Uztaritzen antzeztu ondoren, Izpuran (Garazi) 18an (21.00), Ziburun (Lapurdi) 19an (20.30), Alozen (Zuberoa) 20an (17.00) eta Hazparnen (Lapurdi) 22an antzeztuko da.

 

 

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba