Estrenos

Preestreno de ‘Salto’ de Metrokoadroka & J.B. Pedradas en Pasai San Pedro

El 12 de octubre en el Udal Aretoa de Pasai San Pedro Metrokoadroka & J.B. Pedradas realizarán un preestreno del espectaculo ‘Salto’. El espectáculo escrito por Oier Guillan, intepretado por Javi Barandiaran y dirigido por Pako Revuletas forma parte de la programación de las Jornadas de Teatro de Humor de Pasaia. El estreno de ‘Salto’ tendrá lugar en el Festival BAD el 23 de octubre en la sala La Merced de Bilbao y se volverá a representar los días 25 y 26 en Lugaritz Kultur Etxea de Donostia.

 

SALTO Metrokoadroka kolektiboak eta J.B. Pedradas-ek sortu duten antzezlana da. SALTO antzerki bakarrizketa poetiko bat da. SALTO Oier Guillanek idatzitako testu batetik abiatzen da, Javier Barandiaranek antzeztua, dramaturgia bien arteko elkarrizketa artistikotik sortua. SALTO sortze prozesuan parte hartu dute Pako Revueltasek (Zuzendaritza) eta Idoia Beratarbidek (Atrezzoa, jantziak). SALTO kode eszeniko ezberdinen artean mugitzen da, kodeen mugak arakatuz, deseginez, eta berreraikiz: pertsonaiatik pertsonaiara, pertsonaiatik aktorera, aktoretik testura, testutik publikoaren zentzumenetara. SALTO bizitzako saltoei buruzko antzezlan bat da, oholtzara ateratzea bera salto egitea delako.

SINOPSIA

Pertsonaia bat gela itxi baten barruan se maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: «salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik». Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena.

Umore absurdoa, kode eszeniekoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propia topatzeko gonbitea.

TESTUARI BURUZ

Testuak elementu poetikoak txertatzen ditu forma aldetik (errepikamena, irudiak, erritmoa…); bi modutara irakurri liteke: modu jarraian, edo zatikatua. Definitu gabe pertsonaia baten sentimendu bat, barne bakarrizketa hautsia islatzen dute. Salto egitearekin duen obsesioa. Hilda ez egotearelkin duen obsesiboa.

Tartean gurutzatuko zaizkio bestelako gaiak: azazkalak eta ilea, bakardadea, hegan egitea askatasunarekin lotzend uen ideiaren iraultzea, paraxustistak…

Salto egitearen inguruko obsesio horren isla da pertsonaiak behin eta berriz gogora ekartzen duen fima: Butch Cassidy and The Sundance Kid (1968, zuzendaria George Roy Hill) filmeko protagonistek amildegi batetik salto egitea erabaki behar dute momentu batean. Paul Newman eta Robert Redfordek interpretatutako pertsonaien arteko elkarrizketa horrek laburbiltzen du, modu komiko eta ia absurduan, saltoren ideia. SALTOko pertsonaiak behin eta berriz oroituko du salto hura, bere salto propioaren bila.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba