El Chivato

Panpinez jositako mundua

Hamazortzi talde aurkeztuko dira aurtengo Euskadiko Txotxongiloen erakusketa. Antzekizunak emango dio hasiera Euskal Herriko itsasoaren edertasuna agertuz. Eneko, herri arrantzale batera joango da bere aitita-amonarekin jaiegun batzuk pasatzeko asmoz. Itsasoa da ere Txotxongillo taldeak prestatutako Itsasminez ikuskizuneko protagonista. Andersen Sirenatxoa oinaritzat hartuz Bihar taldeak bertsio berezi bat prestatu du, non Sirenatxoak itsasondoa utzi ondoren printze eder batekin hitz egitea lortzen duen. Cobayak Goraintziak eman.2 antzezpena eskainiko du. Mota guztietako jenero, egile, interpretazio eta manipulazio teknikak ikustarazten dira bertan.
Aitonaren kontuak Gorakadak kontatuko ditu. Hemen bere fantasiak betetzen ahaleginduko den ume baten gorabeherak agertzen dira. Txirrikiz etorkina ezagutzeko aukera eskainiko du Kukubiltxok. Printze txikiaren eskutik Taupadak basamortuak, aeroplanoak, jende bitxia eta planeta ahaztezinak ezagutzera gonbidatzen du.
Amodioaren garrantzia goraipatzen du Pro-ismo Cerok Bastoa itzuli, loreak irabazi antzezpenean. Izaro eta bere aitonak Colectivo Humok sortutako Kolapsoa desegitea lortuko dute. Nagusien eskutik ihes egin duten animali abeslariekin gozatzeko aukera Txirristraren Abere kantariak emango dute. Zuk zeuk izatea proposatzen du Behi bi´sek. Betiko ipuinak nahasten dira antzezpen honetan. Balore guztiak hankaz gora jartzen ditu Taun Taunen Ububabel mundu kaotikoak. Alfabetoa ikasten lagunduko dute Deabru Beltzak a, e, i, o, u antzezpenean. Bokal hauek berezko bizitza dute eta jolastu, abestu eta euren istorioak kontatu ahal izateko umeak bisitatzen dituzte. Kollins Clownek Arratoitxo maripertxenta eta Katu botaduna aurkeztuko ditu.
Pinpilinpauxa taldearen Sagu txurien organoan arratoi txuri eta gris baten arteko lagunkidetasuna aurkeztuko da. Hellen neskatila berezia eta bere andereñoaren arteko istorioa kontatzen du Panta Rheik. Ametsak jarraitzen dituen pertsonaia da Gortarik deskribatzen duen Herrialde urdinaren protagonista; El Tenderete taldearen Huskeriak antzezlanekoak Txikila du izena.
Bostgarren urtea beteko du aurten Euskadiko Txotxongiloen erakusketak. Bilboko Txotxongilo Bilduma-Zentroak antolatzen duen erakustaldiaren helburua panpinen munduari antzerkigintzan dagokion tokia eskaintzea da. Horretarako Euskal Herriko talde hoberenak aurkezten dituzte atzerrian antzezpenak sustatzeko helburuaz.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba